“Así
nos va”
Aurreko egunean, bilera batean nengoela, atera zen
mahaira azterketak zuzentzeko irizpideak bateratzeko saioak egiteko beharra;
denok ados geunden bateratze saio horiek egin beharko liratekeela sarriago;
izan ere, alde handia egon liteke epaimahai batetik bestera. Intuitiboki jokatzen
dugu, bakoitzak senak agintzen dionari jarraitzen dio, borondate onez, hori
bai; beraz, argi dago gutxi gorabehera, denok ahalik eta antzekoen jokatu beharko
genukeela, eta horretarako, noizen behin bateratze saioak egitea baino
egokiagorik ez genuen ikusten.
Bilera guztietan bezala, horrelako gaiek, inork
espero ez dituenek, zalaparta piztu zuten,
eta han hasi ginen batzuk esaten zer zuzendu behar den, eta zer ez; galdegaia
zuzentzea 2.HErako asko da; ba nik, dana marketan dot, baina gero ez dot
kontuan hartzen; barkatu, markatzen baduzu, gero begiratzean hori akatsa
begitanduko jatzu, eta ez dut uste galdegaia zuzendu behar denik 2. mailan,
3.ean ere ez nuke zuzenduko eta, apaiz aspertu baten asmakizuna dela uste dut
eta; ez, galdegaiak garrantzia dauka eta jakin behar da ondo erabiltzen…
Beste batek jarri omen zuen iritzi artikulu baten
hasieran “irakurle maiteak”
·
PENKO, batek bota zuen;
·
zuzentzen jartzen zarenean, nondik
hasten zara, 10etik ala 5etik?
·
10etik
·
orduan, akats batengatik 6 puntu
kendu diozu
·
imajinatu taberna batean kafea
eskatu, eta ardoa ateratzen dizutela, ez badaki bereizten, kalera
·
utzi, urteak dira ados jartzen ez
garela horretan”
Arratsaldean, txokolatada izan nuen familiarekin,
eta bertan udal handi batean trebatzaile dabilen koinatarekin gaiaz hasi ginen
berbetan: ea zelan dabilen lan berrian, eta bera pozik dabilela, uste baino
pozago, interesgarria deritzola lan berriari, eta asko ikasten dabilela bera
langileengandik, aberasgarria, oso, lan berria… baina zailena egiten zaiona, zer eta, urteetan hainbat deialditan atzera botatako
langileak kausarako berreskuratzea dela. Orduan, nik kontatu nion goizeko
bileran gertatutakoa; gaineratu zuen: “así nos va”
No hay comentarios:
Publicar un comentario